martes, abril 8

Brujas-Gante

Eguna hasi dugu norgehiagoa batekin. Nork gozaldu zezakeen gehiago? Zukua, esnea, fruta, mermeladak, napolitanak, ogia, croissants, urdairaspikoa, Nutella eta gazta... A, ze gozaria!!
Paris atzean utzi dugu ez-ezagun eta Belgikara abiatu gara.
Brugg (Brujas) hiri majiko bat da, etxe txiki eta xarmangarriz betea. Bertan, eliz baten kanpoaldean, “el Mago“ agertu da eta Vasileri hechizo bat bota dio.
Gent-en (Ganten) gaztelaniaz bikain hitz egiten zuen belgikar jatorrak kanaletatik barkuz eraman gaitu eta bere hiriaren sekretuak (baten bat pikantea) kontatu dizkigu. 
Autobusa hartzera joaterakoan magnetismo arraro batek gure iparrorratza zoratu egin du... 
Denok txintxo lo egitera goaz, 
bestela Albako Dukea etorriko da 
gure bila!!!